XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso gogoko zuen elizatari elizatari=atrio, psrtico de la iglesia zahar eta baketsuan eserita egotea.

Minak eta Lucyk gela berean lo egiten zuten.

Gau batean, uztailaren bukaera aldera, Mina bapatean esnatu zen.

Lucy gelako atetik irteten ari zen, baina erabat lokartuta!

Minak ohera ekarri zuen laguna.

Lucy ez zen orduan esnatu, eta goizean ere ez zen ezertaz gogoratzen.

Abuztuaren 8an, eguraldia aldatu egin zen.

Hodei beltzek estali zuten zerua.

Airea astundu egin zen eta behelaino itxia sartu zen itsasoan.

Laster sortu zen ekaitza ekaitza=tormenta, gauerdi ondoren.

Lucy oso izututa zegoen trumoi eta tximistengatik.

Leiho ondoan eserita egon zen gau osoan, itsasoari begira.

Goizerako dena bare-bare bare=en calma zegoen.

Baina behelainoak itsas gainean jarraitzen zuen, eta itsasertzean untzi bat hondoratu hondoratu=hundirse zela esan zien Lucyren neskameak bi lagunei.

- Untzi ingelesa al zen?

Onik atera onik atera=salvar(se) al dira marinel gizaixoak? -galdetu zion Lucyk.

- Untzia errusiarra zen -erantzun zion neskameak-.

Varna izeneko leku batetik zetorren.

Eta zerbait oso arraroa gertatu da, untzian ez baitzegoen inor, ez bizirik ez hilda!

Baina untzia itsasertzera iritsi bezain laster jarraitu zuen neskameak, txakur handi batek salto egin du bertatik.

Muinoan gora joan omen da.

Eta beste gauza arraro bat ere bai.

Zurezko kaxa handiz betea zegoen untzia.

Gizon batzuk Londresetik etorri dira eta eraman egin dituzte.

Kaxak untzitik ateratzen ari zirela, bat apurtu egin da, eta lurrez betea zegoen!

Nork ekarriko ote zuen lurra hain urrutitik?

Ezin dut ulertu.